JAKINARAZPENA: BESTEBI PLATAFORMAK EKAINAREN AMAIERAN BILBON HILDAKO ETXERIK GABEKO BI PERTSONA GOGORATU NAHI DITU OSTEGUN HONETAN

Poradmin

JAKINARAZPENA: BESTEBI PLATAFORMAK EKAINAREN AMAIERAN BILBON HILDAKO ETXERIK GABEKO BI PERTSONA GOGORATU NAHI DITU OSTEGUN HONETAN

“BESTEBI” PLATAFORMAK EKAINAREN AMAIERAN BILBON HILDAKO ETXERIK GABEKO BI PERTSONA GOGORATU NAHI DITU OSTEGUN HONETAN
“Goyo” eta “Jontxu”, 48 eta 52 urtekoak hurrenez hurren, ekainaren amaierako egunetan hil dira. 2013an Bizkaian bizi-baldintza gogorren ondorioz hildako etxerik gabeko lehenengo pertsonak dira.

“BesteBi”; Bilbo, 2013ko uztailaren 4a.- Etxerik gabeko pertsonen eta etxebizitza eskubidearen aldeko “BesteBi” plataformak, hil berri diren bi pertsonak gogoan hartzeaz gain, Bizkaiko gizarte osoa ohartarazi nahi du gure inguruan etxerik gabeko pertsonek bizi duten egoera larriaz.

“Goyo”, 48 urteko bizkaitarra, hilda aurkitu zuten ekainaren 29an Bizkaiko hiriburuko utzitako eraikin baten ondoan, ia urtebetez bere ohiko etxebizitzatik kanpo egon ondoren. Hainbat gaixotasun zituen eta bere osasuna nahiko hondatuta zegoen. Ekainean hainbat egunez egon zen ospitalean, gero arreta eta laguntza jasotzen zuen aterpetxera bueltatu zen, eta bat-batean joateari utzi zion. Bi egun geroago hilda aurkitu zuten. Bere familia arduratu da bere hileten inguruko guztiaz.

“Jontxuk” 52 urte zituen hil zenean, pasa den astean. Hainbat urtetik hona (gutxienez zortzi) Bilboko kaleetan ibiltzen zen; ez zeukan ia harremanik dauden baliabideekin (ez aterpetxe ezta jantokiekin ere, kalean bizitzea aukeratu zuen), ezta familiarekin ere. Ekainaren 25ean hil zen, tratatu gabeko osasun arazo larrien ondorioz. Ospitalean sartu zuten larri, baina ezin izan zuten ezer egin bera salbatzeko.

“BesteBi” plataformak gure inguruan bizi diren etxerik gabeko pertsonen egoera prekarioa salatu nahi du. Egoera pertsonal zailak izaten dituzte, askotan gaixotasun fisiko nahiz mentalekin batera, eta harreman pertsonal oso urriak. Horren ondorioz garaia baino lehen hil ohi dira, batez besteko adinera heldu baino 20 edo 30 urte lehenago.

Gurea bezalako gizarte batek, aurreratua, osasuntsua eta inklusiboa, bere esku dituen baliabide guztiak jarri behar ditu etxegabetasuna albait arinen desagerrarazteko, bi ekintza ildo nagusiren bidez: batetik, gizarte bazterkeriaren prebentzioa, pertsona gehiago egoera horretan ez egoteko eta beraz egoera horretan dauden pertsonentzako gizarteratze eta suspertze-bideak eskaintzeko baliabide eta tresnak ematea.

Omenaldi hau amaitzeko, “BesteBi” plataformak Bizkaiko gizartea osatzen duten pertsona, erakunde eta instituzio guztiei dei egin nahi die ahultasun eta gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonen alde lan egiteko, orain, krisi garaian, are gehiago.

INOR EZ ETXERIK GABE! – INOR EZ ETORKIZUNIK GABE!

————————————-

LA PLATAFORMA “BESTEBI” RECUERDA ESTE JUEVES A DOS PERSONAS SIN HOGAR FALLECIDAS EN BILBAO A FINALES DE JUNIO
‘Goyo’ y ‘Jontxu’, de 48 y 52 años de edad respectivamente, fallecidos los últimos días del pasado mes de junio, son las primeras personas sin hogar que mueren por sus difíciles condiciones de vida en Bizkaia este año 2013.

‘BesteBi’; Bilbao, 4 de julio de 2013.- La plataforma por la inclusión residencial y a favor de las personas sin hogar ‘BesteBi’ quiere -además de recordar a las dos personas recientemente fallecidas- alertar a la sociedad de Bizkaia sobre la difícil situación de las personas sin hogar en nuestro entorno.

‘Goyo’, vizcaíno de 48 años, fue encontrado sin vida el pasado sábado 29 de junio junto a un edificio abandonado de la capital vizcaína tras casi un año fuera de su domicilio habitual. Aquejado de varias enfermedades que habían minado su salud, pasó varios días hospitalizado el mes de junio, volvió al albergue donde estaba siendo atendido y acompañado y dejó de acudir al mismo para ser encontrado muerto dos días después. Su familia se ha hecho cargo de todo lo referente a sus exequias.

‘Jontxu’, por su parte, tenía 52 años en el momento de su fallecimiento, la semana pasada. Persona sin hogar asidua de las calles de Bilbao desde hace varios años (al menos ocho), no tenía apenas relación con los recursos existentes (ni albergues ni comedores sociales, optando por sobrevivir en la calle) y apenas contacto familiar. Falleció el pasado 25 de junio como consecuencia de graves problemas de salud no tratados, tras un ingreso urgente en el hospital en el que no se pudo hacer nada por salvar su vida.

La Plataforma ‘BesteBi’ quiere denunciar la precaria situación en la que viven las personas sin hogar de nuestro entorno, acuciadas por situaciones personales complejas donde se suelen unir –en muchos de los casos- enfermedades tanto físicas como mentales, así como relaciones personales escasas, lo que lleva a deterioros muy rápidos que suelen acabar en muertes prematuras a edades medias 20 ó 30 años por debajo de lo normal.

Una sociedad como la nuestra, avanzada, sana e inclusiva, debe poner todos los medios a su alcance para acabar con el sinhogarismo lo antes posible, a través de dos líneas principales de acción: por un lado, la prevención de la exclusión social para evitar que caigan más personas en estas situaciones y –por otro- la dotación de medios, recursos y herramientas suficientes para ofrecer caminos de recuperación e incorporación social a las personas que ya se encuentran en esa situación.

Desde ‘BesteBi’ queremos concluir este homenaje haciendo un llamamiento a todas las personas, entidades e instituciones que conforman la sociedad de Bizkaia para trabajar –más aún en tiempos de crisis- a favor de las personas en situación de vulnerabilidad y exclusión social.

¡NADIE SIN HOGAR! – ¡NADIE SIN FUTURO!

About the author

admin administrator