COMUNICADO 10º ANIVERSARIO de BESTEBI

Poradmin

COMUNICADO 10º ANIVERSARIO de BESTEBI

 

10 años VISIBILIZANDO a las PERSONAS SIN HOGAR en Bizkaia y trabajando por una SOCIEDAD MÁS INCLUSIVA

Bilbao, 28 de abril de 2016.-Hace ahora 10 años, un grupo de personas y entidades sociales de lucha contra la exclusión nos empezamos a reunir porque creíamos  no sólo que “otro Bilbao y otra Bizkaia eran posibles” sino que “otro MUNDO era posible”.

El fallecimiento de tres personas sin hogar en el incendio de la ‘Posada de los Abrazos’ hace justo 10 años nos impulsó a poner en práctica algo de lo que llevábamos tiempo hablando: la necesidad de visibilización de las situaciones que vive quien está sin hogar y de los fallecimientos de estas personas en la calle que pasaban totalmente desapercibidos; así como la necesidad de coordinación y puesta en marcha de campañas de denuncia, que se nos hacía inaplazable… por lo que decidimos crear así el germen de lo que poco tiempo después se llamó ‘Plataforma BesteBi’.

En aquel momento, nos planteábamos principalmente dos cosas:

1. Crear una unidad entre las entidades sociales que trabajábamos con personas sin hogar en Bizkaia para ser interlocutores conjuntos ante las Administraciones Públicas en la defensa de los DERECHOS de las personas más vulnerables, las Personas Sin hogar, y

2. Sobre todo, que no volviera a fallecer ninguna otra personas sin hogar en las calles de Bizkaia sin que se le dedicara al menos un momento de denuncia de la situación, de recuerdo, de homenaje y de invitación e incitación al cambio de actitud, a –cuando menos- visibilizar las personas sin hogar de nuestro entorno así como la barbaridad de que sigan muriendo personas en la calle en pleno siglo XXI.

Durante estos 10 años de andadura, desde ‘BesteBi’ hemos tenido que rendir homenaje a 20 personas sin hogar fallecidas en nuestra calles, cajeros, chabolas, casas abandonadas… Una sola persona fallecida ya es demasiado, pero –desgra-ciadamente- han sido nada menos que 20.

Por Txus, María José, Mikel, Vanesa, Isaías,  Carlos, Juanjo, Antonio, Lucio, José Pablo, Paulo, Goyo, Jontxu, Jesús, José Luis, David, Alusine, Enzo, Aleks y Manuel Jesús: por todas ellas, un minuto de silencio, y el recuerdo lleno de ganas de que no se repitan sus muertes.

[MINUTO DE SILENCIO]

Desde ‘BesteBi’ creemos que el DERECHO a la VIVIENDA debería concretarse YA en un acceso real a una vivienda por parte de toda la ciudadanía, pero especialmente de quienes carecen de ella. La VIVIENDA es más que una mera residencia, es un HOGAR; el lugar donde se planifican y realizan los proyectos vitales de cada persona y desde donde se puede, además, acceder al ejercicio de muchos otros derechos: educación, sanidad, empleo, rentas garantizadas, pensiones, etc.…porque “no tener un HOGAR en mucho más que no tener un TECHO”.

ESTRATEGIA VASCA CONTRA EL SINHOGARISMO:

Vivimos en un sistema con la exclusión social como fenómeno estructural. El sinhogarismo -los datos lo avalan- permanece intacto en los últimos años, es un monstruo, constantemente alimentado por un sistema injusto a quien no le importan las personas.

El sistema socio-económico preponderante fomenta las desigualdades y facilita que haya personas en situación de exclusión severa. Por ello, desde Beste Bi consideramos que es indispensable establecer una estrategia para erradicar el sinhogarismo en Euskadi; estrategia que debe hacerse de manera consensuada y coordinada entre las administraciones, los agentes sociales que intervienen en este ámbito y la participación de las personas sin hogar.

Esta estrategia es más necesaria que nunca y una gran oportunidad para coordinar todas las políticas públicas (vivienda, sanidad, servicios sociales, empleo, justicia,…), centrarlas en las personas y que posibiliten  la erradicación del sinhogarismo en Euskadi.

“10URTE ETA ORAINDIK HORRELA” / “10 AÑOS… ¿Y AHORA…?”:

Por todo ello, hoy nos reunimos aquí, venidos desde la Plaza de la Convivencia –lugar habitual de concentración tras los fallecimientos de Personas sin hogar- a través de varios PUENTES de Bilbao, porque desde BesteBi y las entidades que componemos la Plataforma consideramos que los puentes SON para UNIR, no para VIVIR…

Por ello, animamos a la ciudadanía de Bizkaia a su participación en la transformación de un modelo social que favorece el sostenimiento de la pobreza y exclusión social, tanto a través de las fórmulas legalmente establecidas: asociacionismo, sufragios, sindicatos… como de otras más creativas y solidarias. Es necesario sumar para luchar contra la pobreza y dar la vuelta a un sistema que, enfermo, casi pareciera que lucha contra las personas empobrecidas.

También es fundamental y hoy, queremos reivindicar algo que parece sencillo, pero que no lo es: CAMBIAR LA FORMA DE MIRAR A NUESTRO ALREDEDOR, especialmente a las personas más excluidas de nuestra sociedad: las ‘Personas Sin Hogar’. Muchas veces, negar su existencia nos hace partícipes de multiplicar su exclusión y entendemos que ningún ser humano merece sentirse fuera de la sociedad.

Finalmente, a los medios de comunicación social les pedimos que hagan visible lo invisible, desde la dignidad y la sensibilidad que merecemos las personas sin hogar; que adecuen su terminología a la dignidad que todo ser humano tiene por serlo, evitando términos e imágenes humillantes, estigmatizantes o tópicos.

Trabajemos con las oportunidades y con la dignidad de las personas, luchemos contra la aporofobia y construyamos, con todas las manos ya que ninguna sobra, una sociedad en la que todas las personas tengan garantizados sus derechos.

#NadieSinHogar

#NadieSinFuturo

Bilbo, 2016ko apirilaren 28a.- Duela hamar urte, bazterkeriaren kontra lan egiten genuen zenbait pertsona eta gizarte erakunde elkartu ginen, “bestelako Bilbo eta Bizkaia posible zirela” uste izateaz gain, “bestelako MUNDU bat ere posible zela” uste genuelako.

Orain dela 10 urte ‘La Posada de los Abrazos’ elkartean izandako sutean etxerik gabeko hiru pertsona hil ziren; horrek bultzatu gintuen egun hizpide duguna praktikan jartzera. Hauek ziren gure ardatzak: etxerik ez zuenak bizi zuen egoera ikusarazteko beharra, oharkabean pasatzen ziren kaleko pertsonen heriotzak ikusarazteko beharra; baita salatzeko kanpainak koordinatu eta martxan jartzeko beharra atzeraezina ere … Horregatik guztiagatik sortu genuen gerora ‘BesteBi Plataforma’ izena hartu zuenaren ernamuina.

Une hartan, bi gauza planteatu genituen nagusiki:

1. Bizkaian etxegabekoekin lan egiten genuen gizarte erakundeen arteko batasuna sortzea, Herri Administrazioen aurrean pertsona babesgabeenen, hau da, Etxerik gabeko Pertsonen ESKUBIDEAK elkarrekin defendatzeko; eta

2. Batez ere, Bizkaiko kaleetan etxegabeko bat bera ere ez hiltzea, egoera salatzeko une bat, oroimena, omenaldia jaso gabe behintzat; era berean, jarrera aldatzeko gonbidapena eta bultzada egitea, gure inguruan dauden etxegabeak ikusaraztea, eta XXI. mendean pertsonak kalean hiltzen jarraitzeak suposatzen duen basakeria nabarmentzea.

10 urteko ibilbide honetan, ‘BesteBi’ plataformatik gure kale, kutxazain, txabola, etxe abandonatuetan … hil diren etxerik gabeko 20 pertsonari egin diegu omenaldia. Hildako pertsona bakar bat gehiegi da, eta, zoritxarrez, gurean 20 izan dira.

Txus, Maria Jose, Mikel, Vanesa, Isaias,  Carlos, Juanjo, Antonio, Lucio, Jose Pablo, Paulo, Goyo, Jontxu, Jesus, Jose Luis, David, Alusine, Enzo, Aleks eta Manuel Jesus, zuen oroimenez: zuen guztion alde minutuko isilunea, eta zuen oroitzapen bizia, horrelako heriotzarik berriro gerta ez dadin.

[MINUTUKO ISILUNEA]

‘BesteBi’ plataformatik uste dugu ETXEBIZITZA ESKUBIDEA BEREHALA gauzatu beharko litzatekeela, eta etxebizitza edukitzeko aukerak egiazkoa izan behar duela herritar guztientzat, bereziki horrelakorik ez dutenentzat. ETXEBIZITZA egoitza hutsa baino gehiago da, ETXEA da; pertsona bakoitzaren bizi-proiektuak planifikatu eta gauzatzen diren gunea, beste eskubide asko egikaritzeko aukera ematen duena: hezkuntza, osasuna, enplegua, errenta bermatuak, pentsioak, etab.; izan ere, “ETXERIK ez edukitzea BIZITOKIA ez edukitzea baino askoz gehiago baita”.

ETXEGABETASUNAREN KONTRAKO EUSKAL ESTRATEGIA:

Gizarte bazterkeria egituran errotuta duen sistema batean bizi gara. Etxegabetasunak -datuek hala erakusten dute- bere horretan jarraitu du azken urteotan; sistema bidegabeak etengabe elikatzen duen munstroa da, pertsonen gaineko interesik ez duena.

Nagusi den sistema sozio-ekonomikoak ezberdintasunak sustatzen ditu eta zenbait pertsona bazterkeria egoera latzean egotea ahalbidetzen du. Horregatik, Beste Bi plataformatik uste dugu ezinbestekoa dela Euskadin etxegabetasuna errotik ezabatzeko estrategia bat ezartzea; horretarako, behar-beharrezkoa da administrazioak eta arlo honetan diharduten gizarte eragileak elkarlanean aritzea, adostasunez eta modu koordinatuan, betiere etxerik gabeko pertsonen parte-hartzeaz baliatuta.

Estrategia hori inoiz baino beharrezkoagoa da orain, eta aukera paregabea eskaintzen du politika publiko guztiak (etxebizitza, osasuna, gizarte zerbitzuak, enplegua, justizia, … ) koordinatzeko, pertsonengan zentratzeko eta Euskadin etxegabetasuna errotik ezabatu ahal izateko.

“10 URTE ETA ORAINDIK HORRELA” / “10 AÑOS… ¿Y AHORA…?”:

Horregatik guztiagatik gaude gaur hemen; Bizikidetzaren Plazatik etorri gara (bertan egin ohi baita kontzentrazioa etxegabeko pertsonen heriotzaren ondoren), eta Bilboko ZUBI ezberdinak zeharkatu ditugu; BesteBi eta Plataforma hau osatzen dugun erakundeak sinetsita baikaude zubiak ELKARTZEKO baliabidea direla, ez BIZITZEKO eraikuntza

Hori dela eta, Bizkaiko herritar guztiei deia luzatzen diegu pobrezia eta bazterkeriari eusten dien gizarte eredu hau aldatzen laguntzeko, hala legez ezarritako formulen bitartez (asoziazionismoa, sufragioak, sindikatuak … ), nola bestelako bide sortzaile eta solidarioen bitartez. Elkartzea ezinbestekoa da, pobreziaren kontra borroka egiteko eta pobretutako pertsonen kontra egiten duela dirudien sistema hau iraultzeko.

Ezinbestekoa da honakoa ere, eta, horregatik, erraza dirudien arren, erraza ez den hauxe aldarrikatu nahi dugu gaur eta hemen: INGURUARI BEGIRATZEKO DAUKAGUN MODUA ALDATU BEHARRA DUGU, bereziki gure gizarteko pertsonarik baztertuenei, ‘Etxerik gabeko Pertsonei’, dagokienez. Sarritan, horiek bertan daudela ukatzeak beren bazterkeria biderkatzeko prozesuan partaide egiten gaitu. Gizaki batek ere ez du gizartetik at sentitzerik merezi.

Azkenik, gizarte komunikabideei eskatzen diegu ikusezina ikusgarri bilaka dezatela, duintasuna eta sentsibilitatean oinarrituta; terminologia egokitu dezatela, gizaki orori dagokion duintasuna aitortuz; eta termino zein irudi umiliagarriak, estigmatizagarriak eta topikoak saihestu ditzatela.

Egin dezagun lan aukerak sortzeko eta pertsonen duintasuna bermatzeko; borroka gaitezen aporofobiaren kontra; eta guztiok elkarrekin (inor ez dago soberan) eraiki dezagun gizarte berri bat, pertsona guztien eskubideak bermatuko dituena.

#InorEzEtxerikGabe

#InorEzEtorkizunikGabe

 

About the author

admin administrator